Itxi

BBVA Liga

Bi partidako zigorra Sanchez Floresi eta partida bakarra Sergio Ramosi

A.B.

Erredakzioa

Atletico Madrileko entrenatzailea egotzia izan zen Espanyolen aurkako partidan eta Real Madrileko jokalariak sarrera gogorra egin zion Messiri eta bultzakada galanta eman Puyoli.

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak jakitera eman ditu BBVA Ligako 13. jardunaldiko jolakari eta entrenatzaileei jarritako zigorrak.

Esanguratsuenak Quique Sanchez Floresi eta Sergio Ramosi jarritakoak dira. Atletico madrileko entrenatzaileak istiluak izan zituen Espanyoleko jokalariekin eta ez zuen partida galtzen jakin. Musu txarrak erakutsi zituen eta bi partidako zigorra ezarri diote.

Sergio Ramosek sarrera gogorra egin zion Messiri Bartzelona-Real Madril partidan eta txartel gorria ikusi zuen. Ondoren, Puyoli bultzakada galanta eman zion, baina partida bateko zigorra besterik ez diote ezarri.

Albisteak (1)