Eusko Legebiltzarrean
Espainiak irabazitako Munduko Kopa, Euskaditik pasa da
Erredakzioa
Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak Xabi Alonso, Fernando Llorente eta Javi Martinez jokalariak hartu ditu. Jokalariek ohorezko liburuan sinatu dute.
Espainiako selekzioak irabazitako munduko kopa Euskadin izan da gaur, estreinakoz. Fernando Llorente, Javi Martinez eta Xabi Alonso jokalariak Eusko Legebiltzarrera joan dira eta bertan Arantza Quiroga presidenteak hartuko ditu.
Hasieran Arantza Quirogak egin du aurkezpen hitzaldia eta ondoren Xabi Alonsok hartu du hitza eskerrak emateko. Hirurek aintzatespen instituzionala jasoko dute. Ez da lehena izango, orain arte ugari jaso baitituzte. Ohorezko liburuan ere beraien sinadura jarri dute Alonsok, Llorentek eta Javi Martinezek.