Itxi

San Mamesen

Euskal selekzioak Venezuela izango du aurkari abenduaren 29an

Erredakzioa

Venezuelako Futbol Federakundeko presidenteak partida jokatuko dutela baieztatu du. Norgehiagoka San Mamesen izango da.

Lagunarteko partida jokatuko du Venezuelako taldeak euskal selekzioaren kontra San Mamesen, abenduaren 29an.

Partida jokatuko dutela baieztatu du gaur Rafael Esquivel Venezuelako Futbol Federakundeko (FVF) presidenteak.

"Selekzioa abenduaren 27an helduko da Bilbora urtea partida horrekin bukatzeko", azaldu du Esquivelek.

2007ko ekainaren 20an, San Cristobaleko (Venezuela) Pueblo Nuevo futbol-zelaian jokatu zuen aurrenekoz Venezuelak euskal selekzioaren aurka, Amerikako Kopako txapelketan parte hartu baino sei egun lehenago.

Orduan euskal selekzioak irabazi zuen (3-4). Joseba Etxeberriak bi gol sartu zituen, eta Gabilondok eta Adurizek beste biak. Bien bitartean, Juan Arangok venezuelarren bi gol egin zituen, eta Jose Torrealbak bestea.


Albisteak (1)

Bideoak (1)