FIFA eta France Football saria
Xavi, Iniesta eta Messi, Urrezko Baloia sariko finalistak
Erredakzioa
Del Bosque, Guardiola eta Mourinho lehiatuko dira urteko entrenatzaile onenaren saria irabazteko.
FC Bartzelonako jokalariak diren Xavi Hernandez, Andres Iniesta eta Lionel Messi dira FIFAk eta France Football aldizkariak ematen duten Urrezko Baloia sariaren 2010eko finalistak.
Hirugarren aldia da talde bereko hiru jokalari daudena sari hau irabazteko. Milan taldearekin gertatu zen hau 1988 eta 1989 denboraldietan.
Entrenatzaileei dagokienez Del Bosque, Guardiola eta Mourinho lehiatuko dira urteko entrenatzaile onenaren saria irabazteko.