HAUTESKUNDEAK
Luis Rubiales, Espainiako Futbol Federazioko presidente berria
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Rubialesek 80 aldeko bozka lortu ditu, eta beste hautagaia zen Juan Luis Larreak, berriz, 56. Boto zuri bakarra egon da.
Luis Manuel Rubiales izango da hemendik aurrera Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) presidente berria, gehiengo absolutua lortu baitu ostegun honetan Biltzar Orokorrak egin duen bozketan.
Rubialesek 80 aldeko bozka lortu ditu, eta beste hautagaia zen Juan Luis Larreak, berriz, 56. Boto zuri bakarra egon da.
Horrenbestez, Espainiako Futbolarien Elkarteko presidente ohiak Angel Maria Villarren tokia hartuko du, zeinak 1988tik zuzentzen zuen federazioa, eta hark 2017ko maiatzean abiatu zuen agintaldiarekin jarraituko du 2020. urtera arte.
Espainiako Federazioak joan zen martxoaren 16an hauteskundeak egiteko deialdia egin zuen; izan ere, Kirolaren Auzitegi Administratiboak Villar kargugabetu egin zuen 'Soule Operazioa"n nahasita egoteagatik.