5-3
Independientek Hegoamerikako Kopa irabazi du, penaltietan
Erredakzioa
Facundo Parra (2) eta Julian Velazquezen golek penaltiak behartu zituzten. 15 urte zeramatzen Independientek nazioarteko titulu bat irabazi barik.
Independientek Hegoamerikako Kopa irabazi du penaltietan Goias talde brasildarra 5-3 mendean hartuta. Joaneko partidan 2-0eko porrota jaso zuten eta oraingoan 3-1 nagusitu dira.
Facundo Parra (2) eta Julian Velazquezen golek penaltiak behartu zituzten. 15 urte zeramatzen Independientek nazioarteko titulu bat irabazi barik.
&' || 'nbsp;Fitxa teknikoa:
3. Independiente: Hilario Navarro; Julian Velazquez, Eduardo Tuzzio, Carlos Matheu, Nicolas Cabrera, Roberto Battion, Hernan Fredes (107'', Maxi Velazquez), Lucas Mareque; Nicolas Martinez (m.65, Martin Gomez); Patricio Rodriguez (71'', Leandro Gracian) eta Facundo Parra. Entrenatzailea: Antonio Mohamed.
1. Goias: Harlei; Ernando, Rafael Toloi, Marcao; Douglas (64'', Everton Santos), Amaral, Carlos Alberto, Marcelo Costa, Wellington Saci; Rafael Moura eta Otacilio Neto (75'', Felipe). Entrenatzailea: Artur Neto.
Golak:
1-0, 19'': Julian Velazquez.
1-1, 22'': Rafel Moura.
2-1, 27'': Facundo Parra.
3-1, 34'': Facundo Parra.