Bayern Munich
Schweinsteigerrek 2016. urtera arte jarraituko du talde alemaniarran
Erredakzioa
Erdilariak bere akordioa berritu egin du talde zuri-gorriarekin, Real Madrilek berarengan zuen interesa alde batera utziz.
Bastian Schweinsteigerrek akordioa berritu eegin du Byern Munich taldearekin. Jokalariak St Pauliren aurka lortutako garaipenaren ondoren adierazi duenez, 2016 ra arte zuri-gorriz jantzita jarraituko du.
Real Madrilek berarengan zuen interesa dela eta galdetu egin diote erdilari alemaniarrari, eta honek "Txapeldunen Liga zuri-gorriz jantzita" irabazi nahi duela erantzun du.