Itxi

Dimisioa eman du

Zidanek ez du Real Madrilen entrenatzailea izaten jarraituko

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Kargua 2016ko urtarrilaren 4an hartu zuen, Rafael Benitezen lekua betetzeko. Jokatutako 13 txapelketetatik 9 irabazi ditu; larunbatean Kieven lortutako Txapeldunen Liga, azkena.

Zinedine Zidane. Argazkia: Efe.

Zinedine Zidanek ez duela Real Madrilen jarraituko iragarri du, Valdebebaseko kirol hirian Florentino Perez Real Madrileko presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan.

Horrela, Zidanek amaitutzat eman du madrildarren aulkian emandako denbora. 2016ko urtarrilaren 4an hartu zuen lehen taldea entrenatzeko ardura, Rafa Benitezek utzitako lekua betetzeko. Ordutik hiru aldiz jarraian irabazi du Txapeldunen Liga (2015/16, 2016/17 eta 2017/18 denboraldietan), Espainiako Liga behin (2016/17an), Europako bi Superkopa (2016an eta 2017an), kluben arteko bi munduko txapelketa (2016an eta 2017an) eta Espainiako Superkopa bat (2017an). Orotara, jokatu dituen 13 tituluetatik bederatzi irabazi ditu.

Azken garaipen handia maiatzaren 26an lortu zuen, Kieveko estadio olinpikoan. Liverpool 3-1 menderatuta irabazi zuten madrildarrek Txapeldunen Liga.

Albisteak (3)