32 urterekin
Kike Solak futbola uzten duela iragarri du
eitb.eus
Jokalari nafarrak sare sozialen bitartez eman du albistea. 15 urte profesional moduan egon eta gero agur esango dio futbolari.
Enric Saborit eta Kike Sola jokalariek ez zutela Athletic Cluben jarraituko 2018/19 denboraldian iragarri zuen talde zuri-gorriak duela egun batzuk.
Athleticek klubean 5 urtez egindako lana eskertu zion aurrelariari eta 'zorterik onena opa' bere kirol etorkizunean. Halere, jokalari nafarrak bere agurra iragarri du gaur; Solak sare sozialen bitartez eman du albistea. 15 urte profesional moduan egon eta gero agur esango dio futbolari.
— KIKE SOLA (@kike_sola) 1 de junio de 2018