Kiroljokoa
Valentziarrei irabaztera
Erredakzioa
Asteburu honetan Athleticek Levanteren zelaia bisitatuko du eta Realak Valentzia hartuko du etxean. Igandean Irujo kantxara bueltatuko da Lau t'erdiko txapela irabazi ostean.
Lehen Mailako jardunaldiak Athleticek eta Realak sailkapenean oso tartekatuta dauden talde balentziarren aurkako partiduak dakartza asteburu honetan. Athleticek denboraldiko etxetik kanpoko partidu eskuragarrienari aurre egingo dio Levanteren kontra, horrela diote Kiroljokoa Apustu-etxeko apustuek behintzat. Izan ere, apustuek %35eko aukera ematen diote zurigorrien garaipenari, Athleticek denboraldi osoan zehar izan duen batazbesteko altuena, hain zuzen ere.
Realak ere larunbatean jokatuko du, Unai Emeryk zuzendutako Valentziaren aurka. Partidu honetan entrentzaile gipuzkoarra Anoetara itzultzea da deigarri, baita ere Joseba Llorrente eta Aritz Aduriz aurrelarien arteko lehia. Kiroljokoan oso parekatuta ikusten dute buruz-buruko hau, izan ere, %50eko aukera ematen diote bakoitzari partiduko lehen goleatzailea izateko.
Eta igandean Juan Martinez de Irujo ikusteko abagunea izango dugu, Lau t''erdiko txapela eskuratu ondoren. Bere aurkaria Kutxa Masters-ean irabazteko aukera gutxi dituen Patxi Ruiz izango da, baina baliteke sorpresarik egotea txapeldunaren itzuleran. Hori gertatzeari %20ko aukera ematen diote Kiroljokoan.