Itxi

Klubaren debekua

Aduriz: "Valentziaren erabakia onartzen dut, baina jokatu nahi nuen"

Erredakzioa

Donostiarrak ez du Euskal Selekzioarekin jokatuko Valentziak bez baitio uzten.

Valentziako&' || 'nbsp;Aritz&' || 'nbsp;Aduriz aurrelari euskaldunak&' || 'nbsp;bere klubak Euskal&' || 'nbsp;Selekzioarekin jokatzeko ezarri dion debekua onartu du, selekzioarekin jokatzeak ilusio handia egiten diola onartu badu ere.

Valentziak asteazkenean iragarri zuen bere jokalariek ez zutela Gabonetan adiskidantzazko partidak jokatzeko baimena.

Aurrelari donostiarrak klubak erabakia argudio batzuen arabera zehaztu dutela suposatzen du. "Guk onartu besterik ez dugu. Gaia itxita dago", gaineratu du.

"Klubari errespetua zor diot eta bere erabakiak onartu behar ditut.&' || 'nbsp;Ezin dut gehiago egin", gaineratu du&' || 'nbsp;Valentziako aurrelariak.