Italiako Liga
Internazionale Milanek Rafa Benitez entrenatzaile kargurtik kendu du
A.B.
Erredakzioa
Klub italiarra eta entrenatzaile espainiarra akordio batera iritsi dira bi aldeak batzen zituen kontratua eteteko.
Internazionale Milan taldeak ofizial egin du Rafael Benitezek ez duela taldea zuzentzen jarraituko. Bi aldeak akordiora iritsi dira 2012ko ekainara arte lotzen zituen kontratua eteteko.
Iragan abenduaren 20an Gazzetta dello Sport egunkariak publikatu zuen Benitezek ez zuela Internazionalen jarraituko eta gaur konfirmatu da. Benitez 2010eko udan iritsi zen Milanera eta 2012ra arte zuen kontratua. Benitezek eskerrak eman dizkio talde italiarrari "esperientzia profesional garrantzitsu honegatik eta batera bizitako tituluengatik" Italiako Superkopari eta Taldekako Munduko Txapelketari erreferentzia eginez.