Itxi

FIFAk antolatuta

Messik Urrezko Baloia lortu du

Erredakzioa

EITB

Bigarren urtez, Lionel Messi Bartzelonako jokalariak lortu du Urrezko Baloia. Bestalde, José Mourinho munduko entrenatzailerik onena izendatu dute.

Lionel Messi Bartzelonako jokalariak Urrezko Baloia jaso du bigarrenez, Suitzako Zurich hirian izandako jaialdian. Messirekin batera, Andres Iniesta eta Xabi Hernández izan dira saria lortzeko atarian.

Bartzelonako jokalari batek lortu duen zortzigarren Urrezko Baloia da Messik irabazitakoa. Iaz ere Messik irabazi zuen, eta aurretik Ronaldinhok (2005), Rivaldok (1999), Stoichkovek (1994), Cruyffek (1973 eta 1974) eta Luis Suarezek (1960) eskuratu zuten.

Selekzio ezberdinetako kapitainek eta entrenatzaileek eta kazetari espezializatuek bozkatu dute saria. Iaz arte, sari hau "France Football" aldizkariak ematen zuen, baina urte honetatik aurrera "FIFA World Player" saria ordezkatuko du Urrezko Baloiak.

Xavi, Iniesta eta Messiz gain, Pique, Puyol eta Villa ere jaialdian egon dira Futbolarien sindikatuak urteko hamaikakorik onenean izateko izendatu baitituzte.

Bideoak (1)