Itxi

2018-2019 denboraldia

Reala, Alaves, Eibar eta Athletic, Liga hasteko prest

Erredakzioa

Leer en Castellano

Lehen mailako lau euskal taldeek gogotsu ekingo diote 2018-2019 denboraldiari. Lehen jardunaldia abuztuaren 17a eta 20a artean jokatuko da.

Charles eta Sergi Enrich (Eibar) Betisi sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Santander Ligako 2018-2019 denboraldia abuztuaren 17an hasiko da. Reala, Alaves, Eibar eta Athletic taldeek ilusioz ekingo diote sasoi berriari. Lehen jardunaldia abuztuaren 17a eta 20a artean jokatuko da.

Realak Vila-reali bisita eginez ekingo dio Ligari, abuztuaren 18an, 20:15ean. Talde txuri-urdinak 2 garaipen, 2 berdinketa eta 4 porrot jaso ditu denboraldi-aurrean. Egun berean, 22:15ean, Camp Noun, Alaves Bartzelona txapeldunaren aurka arituko da. Arabako taldeak 3 garaipen, 4 berdinketa eta 2 porrot lortu ditu denboraldi-aurrean.

Eibarren txanda abuztuaren 19an izango da. Armaginek Ipuruan Huescaren aurka ekingo diote sasoiari. Mendilibarrek zuzentzen duen taldeak 2 garaipen, berdinketa bat eta 3 porrot jaso ditu denboraldi-aurrean.

Lehen jardunaldia Athleticek itxiko du, San Mamesen Leganes hartuta, abuztuaren 20an, astelehenean, 22:00etan. Zuri-gorriek denboraldi-aurrean jokatutako neurketen balantzea 4 garaipenekoa, 3 berdinketakoa eta 2 porrotekoa izan da.

Hemen ikus ditzakezu Ligako lehen jardunaldiko partiden datak eta ordutegiak.

Albisteak (4)