Itxi

Asteazkenean, 21:00etan

Real Madril eta Atletico Madril, Europako Superkoparen bila

Erredakzioa

Txapeldunen Ligako irabazlea eta Europa Ligako txapelduna nor baino nor ariko dira asteazken honetan, 21:00etan, Tallinen.

Lucas Vazquez eta Gareth Bale, Real Madrileko jokalariak. Argazkia: EFE

Real Madril Txapeldunen Ligako irabazlea eta Atletico Madril Europa Ligako txapelduna, elkarren aurka ariko dira asteazken honetan Europako Superkopan. Neurketa 21:00etan hasiko da, eta Tallinen (Estonia) jokatuko da.

Aldaketak egon dira bi taldeetan iazko denboraldiarekin alderatuta. Real Madrilen, Cristiano Ronaldo Juventusera joan da, eta Zidanek entrenatzaile kargua utzi ostean Julen Lopetegui da teknikari berria. Fitxaketei dagokienez, ez da mugimendu asko egon: Alvaro Odriozola fitxatu du Realetik eta Linun (Zorya) eta Courtois (Chelsea) atezainak fitxatu ditu. Horiez gain, iaztik fitxatuta zegoen Vinicius Junior iritsi da taldera eta utzita egon ziren Raul De Tomas (Rayo Vallecano) eta Fede Valverde (Deportivo) itzuli egin dira.

Atletico Madrilen ere izan dira aldaketak eta klub koltxoneroa asko mugitu da fitxaketen merkatuan. Griezmannen kontratua berritu eta klubean geratzea lortu zuten lehenengo; ondoren, Lemar, Rodrigo, Adan, Gelson Martins, Arias eta Kalinic fitxatu ditu. Irteerei dagokienez, Gabi Qatarrera joan da, Gameiro Valentziak fitxatu du, eta Vrsaljko Interrek fitxatu du.

Deialdiak:

Real Madril: Navas, Casilla, Luca, Lunin, Courtois; Carvajal, Vallejo, Ramos, Varane, Nacho, Marcelo, Odriozola, Reguilon, Javi Sanchez, Sergio Lopez; Kroos, Modric, Casemiro, Marcos Llorente, Asensio, Isco, Ceballos, Fede Valverde; Benzema, Bale, Lucas Vazquez, Borja Mayoral, Raul de Tomás eta Vinicius.

Atletico Madril: Adan, Oblak, Alex; Godin, Filipe Luis, Arias, Savic, Juanfran, Lucas Hernandez, Gimenez; Thomas, Koke, Saul, Lemar, Rodrigo, Vitolo, Olabe; Gelson Martins, Griezmann, Kalinic, Correa eta Diego Costa.

Albisteak (2)