Teknikariak jarraitzea nahi du
Messik ez du Guardiolarik gabeko Bartzelona imajinatzen
Erredakzioa
Urrezko Baloiari buruz honakoa esan du: "Jendeak uste duena niri bost. Nire taldekideek eta senideek zoriondu ninduten era hori da garrantzitsuena".
Pep Guardiola FC Bartzelonako entrenatzaileari ekainean bukatzen zaio taldearekin duen kontratua. Ustekabea izango litzateke katalanen aulkian ez jarraitzea eta denak kontratua luzatuko duelakoan daude. Messik horri buruz hitz egin du.
"Ez dut Guardiolarik gabeko Bartzelona imajinatzen", esan du. Teknikariaren kontratu berritzea eskatu du, Bartzelonan jarraitzea nahi duelako.
Urrezko Baloiari buruz honakoa esan du: "Jendeak uste duena niri bost. Nire taldekideek eta senideek zoriondu ninduten era hori da garrantzitsuena. Gure harremana oso ona da eta ez diogu inori azalpenik eman behar".