Itxi

21. jardunaldia

Hirugarren Maila: Sestao River lidertzara hurbildu da

Erredakzioa

Bizkaitarrek puntu bakarrera dute Laudio liderra. Nafarroako multzoan Tudelano geroz eta liderragoa da.

Hirugarren Mailan Laudiok sailkapenaren buruan jarraitzen du, nahiz eta Baskoniaren aurka berdindu. Arabarrek puntu bateko aldea dute bigarren sailkatuarekin, Sestao Riverrekin. Bizkaitarrek 2-0 gainditu zuten Gernika eta lidertza gertuago dute. Hirugarren Durangok jaraitzen du 43 punturekin eta 42 punturekin Amorebietak jarraitzen du laugarren postuan.

Jaitsiera postuetan Aurrerak jarraitzen du 14 punturekin eta Amurriok eta Elgoibarrek 17 punturekin izten dituzte sailkapeneko azken postuak.

Emaitzak:

Zarautz KE 1-2 Santutxu FC
CD Elgoibar 0-0 Zamudio SD
Amurrio Club 1-0 SD Eibar -B-
CD Basconia 0-0 CD Laudio
CD Aurrera 0-2 CD Lagun Onak
SD Amorebieta 2-1 Club Portugalete
Arenas Club 1-0 SD Beasain
Sestao River Club 2-0 SD Gernika Club
CD Santurtzi 1-1 Zalla UC
SD Leioa 0-2 SCD Durango

XV. multzoan Tudelanok sendo jarraitzen du lidertzan Txantrea 3-2 gainditu ostean. Bigarren Valle Egues dago, nahiz eta Huarteren aurka etxean galdu eta Tuterako taldea 14 puntura jarri da orain. Hirugarren sailkatua Mutilvera da 39 punturekin, Izarrarekin berdinduta. Bi taldeek Valle Egues bi puntura soilik dute orain.

Peña Azagresak, Ardoik eta Idoyak sailkapeneko azken postuetan jarraitzen dute.

Emaitzak:

CD Tudelano 3-2 UDC Txantrea
AD San Juan 1-0 UD Mutilvera
CD Valle de Egues 2-4 CD Huarte
CD Ardoi 0-0 CD Lagun Artea
CD Oberena 1-1 CD Idoya
Aluvion 0-2 CD River Ega
Peña Azagresa 0-1 CD Iruña
CA Cirbonero 2-1 CD Pamplona
CD Murchante 1-2 CD Lourdes
CD Izarra 3-1 CD Aoiz