Valdanoren hitzen inguruan
Mourinho: 'Nagusiegia nahiz mezuak egunkarien bidez hartzeko'
A.B.
Erredakzioa
Orain hiru egun Valdanok esan zuen Benzemari emandako tratua injustizia bat dela eta aurrelari bat fitxatzea zail dagoela. Mouk dio orain ez dela bera aurrelariaz hitz egiten duena.
Jose Mourinho Real Madrileko entrenatzailea berriro izan da protagonista Valdebebaseko prentsa aretoan. ''Mou'' ez da kokildu Valdanok orain egun batzuk egin zituen adierazpenei erantzuterakoan.
"Nagusia nahiz jada mezuak prentsa bidez hartzeko. Ez zaizkit iristen", esan zuen portugaldarrak. Hau guztia, orain hiru egun Jorge Valdanok egindako adierazpenenetatik dator. Valdanok esan zuen zaila dela "bilatzen duguna topatzea, baina ikusiko dugu aurrelari bat iritsi daitekeen". Bestalde, Benzemari ematen zaion tratua injustua dela ere esan zuen Valdanok. "Benzema oso jokalari gaztea da eta oso ona. Gauza asko espero ditugu berataz", gaineratu zuen.
"Aurrelari bat behar genuela esan nuen denboraldiaurrean, aurrelaria behar genuela esan nuen azaroan denok bagenekielako Higuain ez zela denbora luzean osatuta egongo. Ondoren, ez nuen gehiago hitz egin gai honetaz. Azken egunotan aurrelariaz hitz egiten duena ez naiz ni. Ni ez naiz mezuak agintzen dituena. Nagusia naiz jada prentsa bidez mezuak jasotzeko. Taldea nik egiten dut eta zalantzak baditut nire lan taldeari eskatzen diot laguntza. Oso nagusia naiz prentsa bidez mezuak jasotzeko, niganaino ez dira mezu horiek iristen", azaldu zuen Mourinhok.