Itxi

22. jardunaldia

Hirugarren Maila: El Sestao River, IV. multzoko liderra

Erredakzioa

Bizkaitarrek etxetik kanpo irabazi zuten (1-2) eta Laudiok bina berdindu zuen Leioarekin. XV. multzoan, Tudelanok geldiezina jarraitzen du.

Sestao River da Hirugarren Mailako IV. multzoko lider berria. Bizkaitarrek 1-2 hartu zuten Zalla mendean eta Laudiok ezin izan zuen Leioa gainditu (2-2). Puntu bateko aldea dauka Riverrek. Durango eta Amorebietak euren partidak galdu zituzten, Amurrio (0-1) eta Beasainen aurka (3-2), hurrenez hurren.


Santurtzi, Zarautz eta CD Aurrera jaitsiera postuetan dira une honetan.

EMAITZAK ETA SAILKAPENA

XV. multzoan Tudelanok ez du aurkaririk eta 14 puntuko aldea du dagoeneko bigarren sailkatuarekin, Valle Eguesekin. Liderrak Aoizi irabazi zion, 0-2.

EMAITZAK ETA SAILKAPENA