Nazioarteko futbola
Asiako Kopa: Australiak eta Japoniak jokatuko dute finala
Erredakzioa
Japoniarrek penaltietan gainidtu dute Hego Korea emozioz betetako norgehiagoka batean eta Australiak jipoia eman dio Uzbekistani beste finalerdian (0-6).
Japoniako selekzioak eta Australiako selekzioak jokatuko dute Qatarren jokatzen ari den Asiako Kopako finala. Japoniarrek kostata lortu dute finalerako txartela, penaltietara arte heldu direlako. Urdinen atezainak bi geldiketa erabakigarri egin dizkio Hego Koreari eta japoniarrek aurrera egin dute.
Beste finalerdian Australiak ez du arazorik izan Uzbekistan selekzioa xumea kanporatzeko 0-6ko jipoiaz.