"Zorionak ama"
Leo Messik 2.000 euro ordaindu beharko ditu bere ama zoriontzeagatik
Erredakzioa
Racingen aurka sartutako gola ospatzeko elastikoa altxatu eta bere amari zuzendutako mezua erakutsi zuen argentinarrak. Txartel horia jaso eta isuna ordaindu beharko du.
Lehiaketa Batzordeak FC Bartzelonako Leo Messi zigortzea erabaki du. Racingen aurkako partidan sartutako gola ospatzeko elastikoa altxatu eta bere amari eskainitako mezua erakutsi zuen.
"Zorionak ama", zioen argentinarraren kamisetak. Txartel horia jaso eta 2000 euroko isuna ordaindu beharko du.