Urriaren 12an
Euskal Selekzioa vs Venezuela partidako sarrerak, salgai
eitb.eus
Sarreren prezioak 12 eta 22 euro artekoak izango dira. Sarrerak Euskadiko Futbol Federazioko web orrian eskuratu daitezke.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal futbolaren festa bat izatea nahi du Euskadiko Federazioak. Venezuela jokalaririk onenekin etorriko da Euskal Selekzioarekin jokatzeko eta sarrerak merkeak jarri dituzte.
38 urte luze pasa dira Euskal Selekzioak Mendizorrotzan azken aldiz jokatu zuenetik. Baina jarraitzaile askok irrikaz itxaron duen momentua gerturatzen ari da. Urriaren 12ko hitzordua gainean dago eta antolatzaileek futbol festa handia bat izatea espero dute.
'Gustura gaude Euskal Selekzioa Gasteizera datorrelako. Gau magikoa izango da. Zale guztiak animatu gura ditut partida ikustera etortzeko', adierazi du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak.
Sarreren salneurriak
SARRERA SALNEURRIA
PRINTZIPAL HARMAILA 22€
PREFERENTE HARMAILA 20€
CERVANTES HARMAILA 15€
Salmenta tokiak
ARABA
Mendizorrotza (Leihatilak)
Eguna: urriak 12, 11:00tik - 13:30ra eta 17:30tik - 20:45ra
Deportivo Alaveseko dendan: General Alava kalea, 1 (Gasteiz), irailaren 25tik urriaren 11ra, 10:00 tik 14:00ra eta 16:00tik 20:30ra
BIZKAIA - GIPUZKOA
Urriaren 4ra arte
Bizkaiko Futbol Federakundea, Cosme Etxebarrieta, 5 -1. (Bilbo), 94 423 61 98
Gipuzkoako Futbol Federakundea, Anoeta pasalekua 1 (Donostia), 943 46 30 22