58 milioi euroren truke
Chelseak Fernando Torres fitxatu du
Erredakzioa
Liverpooleko aurrelariaren hutsunea orain arte Newcastle taldean aritu den Andy Carroll aurrelariak beteko du.
Fernando Torres Cheslea taldera pasatu dute 58 milioi euroren truke. Londresko taldeak neguko merkatuan erosi nahi izan du Fuenlabradako aurrelaria, eta, azken unean, Liverpoolek onartu egin du fitxaketa. Talde gorriak Newcastleko Andy Carroll aurrelaria fitxatu du Torresek utzitako hutsunea betetzeko.