Liga BBVA
Neguko merkatua: Sei fitxaketa azkenengo egunean
Erredakzioa
Aipagarria da Giovani Dos Santos mexikarraren azken orduko fitxaketa, Santandergo Racingen arituko da Bartzelonaren jokalari ohia.
Aipagarria da Giovani Dos Santos mexikarraren fitxaketa, Santandergo Racingean arituko delako. Kantabriarrak Zigic eta Klose fitxatzen saiatu dira, arrakastarik gabe.
Coruñako Deportivoren hiruko operazioa ere hizpide izan da. Galiziarrak Javito (Olympiacos), Xisco (Newcastle) eta Jose Sand (Al-Ain) jokalariak hartu dituzte denboraldi amaierara arte.
Malaga izan da gehien mugitu den taldea neguko merkatuan. Malagarrek Asenjo, Baptista, Camacho, Demichelis eta Maresca fitxatu dituzte. Real Madrilek Adebayor; eta Bartzelonak, Affelay.
Euskal taldeek ere jokalariak fitxatu dituzte. Athleticek Urko Vera (Lemonatik) eta Iñigo Diaz de Cerio (Kordoban utzita ibilitakoa) fitxatu ditu. Ander Herreraren fitxaketa ere itxi du talde zuri-gorriak. Denboraldi amaieran jantziko du Athleticen elastikoa.
Osasunak Ferran Corominas fitxatu du Juanfran ordezkatzeko; eta Realean udan fitxatutako Demidov jarri da Martin Lasarteren aginduetara.