Itxi

Finalerdietako itzulekoak

Errege Kopa: Bartzelona eta Real Madril, finaletik gertu

Erredakzioa

Guardiolaren mutilek joaneko 5-0arekin erabakita utzi zuten Almeriaren aurkako kanporaketa. Morunihoren taldeak, Sevilla Bernabeun hartuko du, Sanchez Pizjuaneko 0-1eko abantailarekin.

Real Madrilek eta Bartzelonak abantailarekin jokatuko dituzte Errege Kopako finalerdietako itzuleko norgehiagokak. Guardiolaren mutilek 5-0 gainidtu zitutzen almeriarrak Camp Noun eta entrenatzaile blaugranak ohiko jokalariei atsedena emango die dirudienez. Puyol, Jeffren eta Iniesta ez dira deialdian egongo lesionaturik daudelako, baina hala ere taldearekin bidaiatuko dute. Almeriara, Pep Guardiolak 22 jokalari eramango ditu: Pinto, Valdes, Alves, Adriano, Pique, Milito, Abidal, Maxwell, Sergio Busquets, Mascherano, Xavi, Keita, Thiago, Iniesta, Afellay, Bojan, Messi, Villa eta Nolito.

Jose Luis Oltraren taldeak itxura ona eman nahiko du BBVA Ligako liderraren aurka eta batez ere, Realaren aurka galdu eta gero. Bere zaleen aurrean itxura ona ematea ezinbestekoa izangoda zuri-gorrientzat.

Real Madrilek, bestalde, ez du ezustekori nahi, Sanchez Pizjuanen lortutako 0-1ekoaren ostean. Hala ere, entrenatzaile portugaldarrak badaki kanporaketa ez dagoela itxita eta horregaitik zuriek euren talde onena jarriko dute zelaian. Canales, Pedro Leon eta Gago deialditik kanpo utzi ditu Mournihok, baina Marcelo eta Adebayor prest egongo dira. Andaluziarrek finalean bai ala bai egon nahi dute eta horretarako Gregorio Manzanok bere jokalri guztiak prest izango ditu.

Albisteak (2)