Itxi

Ostiral honetan 20:45ean

Euskal Selekzioa-Venezuela, norgehiagoka bat baino askoz gehiago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Talde euskalduna 38 urte geroago itzuli da Mendizorrotzara. Biek ala biek birritan jokatu dute elkarren aurka azken urteotan, hain zuzen ere, 2007an eta 2010ean.

Euskal Selekzioaren eta Venezuelaren artekoa norgehiagoka bat baino askoz gehiago izango da, eta ostiral honetan jokatuko du gaueko 20:45ean Mendizorrotzan.

Dudamelentzat proba polita izango da, nahiz eta talde euskalduneko ohiko jokalari guztiak bertan ez izan, Espainiako selekzioarekin deituta daudelako.

Hala ere, aurreko urteen besteko berezia edota gehiago izango da hitzordua, data ere berezia da bere horretan FIFA tartean jokatzen duen lehen aldia baita. Gainera, bi urteko geldialdiaren ostean itzuli da selekzioa.

Venezuelaren kasuan, Rafael Dudamelek Europako birari ondo ekitea espero du, datorren astean Emiratos Arabesen aurka ere lehiatuko baitira Bartzelonan.

Aritz Aduriz edo Asier Illarramendik gidatuko dute 38 urte geroago Mendizorrotzara itzuliko den talde euskalduna. Sarrerak ondobidean omen doaz gainera.

Biek ala biek birritan jokatu dute elkarren aurka azken urteetan, hain zuzen ere, 20018ko ekainaren 20an zeinetan euskaldunek irabazi zuten 3-4 Venezuelako San Cristobalen, eta 2010ean San Mamesen non euskaldunek irabazi zuten ere 3-1ekoa sinatuz.

 

 

Albisteak (2)

Bideoak (4)