Itxi

Ligue 1

Thierry Henry, Monako taldeko entrenatzaile berria

Erredakzioa

Leer en Castellano

Urriaren 11n kargutik kendu zuten Leonardo Jardimen postua beteko du jokalari ohi frantziarrak. Hiru urterako kontratua sinatu du Monakorekin.

Thierry Henry. Foto: EFE

Thierry Henry da Monako taldeko entrentzaile berria. Hala jakinarazi du Frantziako ligan (Ligue 1) parte hartzen duen klubak. Hiru denboraldirako kontratua sinatu du Henryk, 2021eko ekainaren 30era arte.

Monakon jokatu zuen Henryk 1993 eta 1999 artean, 141 partida jokatu zituen, eta 28 gol sartu. Ondoren, Arsenalera joan zen, Londreseko taldeko izar nagusia izan zelarik. 2007an Bartzelonak fitxatu zuen, eta bere kirol-ibilbideari amaiera eman zion MLSko New York Red Bull taldean.

Belgikako selekzioan Roberto Martinez entrenatzailearen laguntzailea izan da Henry 2016. urtetik, eta 2018ko Errusiako Munduko Txapelketan 3. izan zen selekzio belgikarra.


Albisteak (3)