Istiluak
Ingalaterrako zaleek istiluak eta kalteak eragin dituzte Sevillako erdigunean
Agentziak | eitb.eus
Espainiako selekzioaren aurkako partida ikusteko Sevillara bidaiatu duten Ingalaterrako zale talde batzuek istiluak eragin dituzte hiriko erdigune historikoan.
Ingalaterrako afizionatu talde batzuek istiluak eta kalteak eragin dituzte gauean zehar Sevillako Reyes Católicos kalean eta hiriaren erdiguneko zenbait kaletan.
Polizia Nazionalak adierazi duenez, “hooligan”-ek kafetegietako aulkiak, autoak eta kaleko altzariak hondatu dituzte, eta Polizia Nazionalak esku hartu behar izan du. Dirudienez, istiluak eragin dituzten zale ingelesak mozkortuta zeuden.
3.000 zale ingeles joan omen dira Sevillara astelehen honetan Espainiako eta Ingalaterrako selekzioek jokatuko duten partida bertatik bertara ikusteko asmoz, baina Poliziak oraindik ez daki zenbat bertaratu diren sarrerarik gabe.