21:30ean
Espainiako selekzioak Kolonbia hartuko du gaur Santiago Bernabeun
Erredakzioa
Hamaikakoa honakoa izan daiteke: Iker Casillas, Sergio Ramos, Raul Albiol, Pique, Capdevila, Busquets, Xabi Alonso, Xavi, Iniesta, Villa eta Pedro. Llorente aulkian geratuko da, aukeraren zain.
Espainiako futbol selekzioak Kolonbiaren aurka jokatuko du asteazken honetan Santiago Bernabeuko lagunarteko partidan (21:30ean). Azken entrenamenduan Raul Albiol eta Pedro hasierako hamaikakoan jarri zituen Vicente del Bosque hautatzaileak.
Hamaikakoa honakoa izan daiteke: Iker Casillas, Sergio Ramos, Raul Albiol, Pique, Capdevila, Busquets, Xabi Alonso, Xavi, Iniesta, Villa eta Pedro. Llorente aukeraren zain geratuko da aulkian.
Espainiak Kolonbiako selekzioa gainditu eta Argentina eta Portugalen aurka jasotako porrotak ahaztu nahi ditu.