Abenduaren 7tik 9ra
Ligako 15. jardunaldiko ordutegiak jakinarazi dituzte
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Athletic – Girona norgehiagoka abenduaren 10ean, astelehenez, jokatuko da
Ligak abenduaren 7tik 9ra jokatuko den 15. jardunaldiari dagozkion partiden ordutegien berri eman du ostegun honetan.
Euskal taldeei dagokionez, Alaves izango da jokatzen lehenengoa. Gasteiztarrek Wanda Metropolitanora joango dira Atletico Madrilen aurka aritzeko, abenduaren 8an, larunbatean.
Igandean, Eibarren eta Realaren txanda iritsiko da. Armaginek Levante hartuko dute Ipuruan, 12:00etatik aurrera. Txuri-urdinek 18:30 arte itxaron beharko dute Valladolidi irabazten saiatzeko.
Bestalde, astelehenean, abenduaren 10ean, Athleticek Girona izango du aurrez aurre San Mamesen, 21:00etan hasiko den norgehiagokan.
HORARIOS | Consulta cuándo se jugarán los partidos de la jornada 15 de #LaLigaSantander.
— LaLiga (@LaLiga) 8 de noviembre de 2018