16. JARDUNALDIA
Alaves – Athletic derbia abenduaren 17an jokatuko da, astelehena
EITB.EUS
18/19 Ligako 16. jardunaldiko ordutegiak: Alaves – Athletic, abenduaren 17an. Getafe – Reala eta Eibar – Valentzia larunbatean izango dira, abenduaren 15ean.
Ligak 16. jardunaldiari dagozkion ordutegiak eman ditu ezagutzera ostegun honetan. Jardunaldi horretan izango den Alaves – Athletic derbia abenduaren 17an jokatuko da, astelehenean, 21:00etatik aurrera.
Gainerako bi euskal taldeek larunbatean, abenduaren 15ean, izango dituzte euren hitzorduak txapelketarekin. Horrenbestez, Asier Garitanoren Reala Getaferen aurka arituko da eguerdian (13:00). Bere aldetik, larunbateko partidetan azkena izango dena jokatuko du Eibarrek. Armaginek Valentzia hartuko dute Ipuruan, 20:45ean.
HORARIOS | Conoce cuándo se disputarán los partidos de la J16 de #LaLigaSantander.
— LaLiga (@LaLiga) 15 de noviembre de 2018