Sevilla FC
Luis Fabiano: 'Nire zikloa Sevillan bukatu egin da'
Erredakzioa
Aurrelari brasildarrak Andaluziako hiriburutik at ikusten du bere burua datorren denboraldian eta ekainan klubarekin bere etorkizunaz hitz egingo duela adierazi du.
Luis Fabiano aurrelari brasildarrak esan du bere zikloa Sevillan bukatu egin dela, Brasileko prentsak dioenaren arabera.
"Denboraldia bukatzean Sevillako zuzendariekin hitz egingo dut bi aldeentzat onena zer den jakiteko. Nire zikloa Sevilla taldean bukatuta dago", adierazi zuen Luis Fabianok Brasileko Globosporten.
Sevillan sei urtean inoiz pentsatu ez zituen lorpenak eskuratu zituela ere esan zuen: Bi UEFA, bi Errege Kopa eta Europako Superlopa bat.
"Lorpen handiak eskuartu ditut eta lorpen hauek guztiak talde osoarenak izan dira", gaineratu zuen aurrelariak.
"Azken hilabeteok gogorrak izan dira niretzat. Lau partida jarraian jokatu gabe egon naiz. Onartu eta ahal dudan moduan aprobetxatu behar ditut ematen dizkidaten aukerak. Ez naiz denboraldi ona egiten ari, baina pozik nago nire estatistikekkin", esan zuen Luis Fabianok.