Euskal entrenatzailea
Beñat San Jose, Txileko ligako txapeldun Universidad Catolica taldearekin
Erredakzioa
Euskal entrenatzaileak zuzentzen duen taldeak irabazi du Txileko liga, azken jardunaldian Deportes Temucoren aurka garaipena (1-2) lortuta.
Beñat San Jose euskal entrenatzaileak zuzentzen duen Universidad Catolica taldeak Txileko futbol liga irabazi du, txapelketako azken jardunaldian garaipena lortuta Deportes Temucoren aurka (1-2).
Berdinketa lortzearekin nahikoa zuen titulua eskuratzeko San Josek zuzentzen duen taldeak, eta garaipena lortu zuenez, baliorik gabe utzi zuen Universidad Concepcionek lortu zuen garaipena Colo-Coloren aurka (0-2).
Liga irabazteaz gain, Universidad Catolicak datorren denboraldiko Libertadores Koparako txartela lortu du. Universidad Concepcion taldeak bigarren bukatu du irabazlearengandik 3 puntura, eta Libertadoreserako txartela lortu du.