UEFARI ETA FIFARI
Euskadiko Federazioak ofizialtasuna eskatuko du
EITB.EUS
Asteazken honetan egindako Batzar Orokorrean, ia erabateko babesa izan du UEFAren eta FIFAren aurrean 'nazioarteko ofizialtasuna' formalki eskatzeko proposamenak.
Euskadiko Futbol Federazioak (EFF) asteazken honetan Durangon egin duen Batzar Orokorrean ia erabateko babesarekin onartu du UEFAri eta FIFAri "nazioarteko ofizialtasuna" eskatzeko proposamena.
Gai-zerrendako hirugarren puntuan zegoen jasota eguneko eztabaidagai nagusia, eta honako hauek izan dira bozketako emaitzak: 43 aldeko boto, abstentzio bat eta kontrako botorik ez.
Horrenbestez, onartutako testuak honela dio: "Euskal futbolaren ordezkaritzaz, bere selekzio adierazgarrien nazioarteko ofizialtasuna lortzeko, Euskal Futbol Federakundeko borondatea adieraziz, FIFA eta UEFAn EFFren integrazio zuzenaren eskaera formala gauzatzea eskatzen du".
EUSKADIKO FUTBOL FEDERAKUNDEAREN BATZAR OROKORRA https://t.co/tZgZ849y9K
— EFF-FVF (@EFF_FVF) 12 de diciembre de 2018