Final-zortzirenak (joanekoa)
Kopako Athletic-Sevilla eta Betis-Reala partidak urtarrilaren 10ean jokatuko dira
eitb.eus
Zuri-gorriek San Mamesen jokatuko dute 19:30ean. Txuri-urdinek, aldiz, Benito Villamarinen 20:30ean.
Espainiako Futbol Federazioak jakitera eman ditu Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partiden datak eta ordutegiak. Neurketak, urtarrilaren 8a eta 10a artean jokatuko dira.
Kopan jarraitzen duten bi euskal taldeek urtarrilaren 10ean, ostegunean, jokatuko dute: Athletic-Sevilla, 19:30ean San Mamesen eta Betis-Reala, 20:30ean, Benito Villamarinen.
HORARIOS | Consulta cuándo se disputarán los choques de ida de los octavos de final de la #CopadelRey. https://t.co/FuzSaeMZda pic.twitter.com/kBo5f9NFx8
— LaLiga (@LaLiga) 16 de diciembre de 2018