Kluben Arteko Mundiala
Real Madril finalean izango da, Baleri esker
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Galestarrak hiru gol sartu ditu Kashima Antlers talde japoniarraren aurkako finalerdian (1-3).
Real Madrilek Kashima Antlers talde japoniarra kanporatu du asteazken honetan (1-3), FIFAk antolatzen duen Kluben Arteko Mundialaren finalerdietan, eta, horrenbestez, finala jokatuko du larunbat honetan.
Gareth Bale galestarrak sartu ditu talde zuriaren hiru golak, 10 minuturen buruan (atsedenaldia tartean), eta hirugarren urtez jarraian lehiatuko da titulua lortzeko.
Solarik entrenatzen duen taldeak Arabiar Emirerri Batuetako Al Ain izango du aurkari finalean; izan ere, River Plate kanporatu zuen asteartean jokatutako beste finalerdian.
Fitxa teknikoa:
Kashima Antlers 1: Kwon, Nishi (Anzai, 56. min), Seung-Hyeon Jung, Gen Shoji, Yamamoto, Yasushi Endo (Leandro, 81. min), Nagaki (Uchida, 46. min), Leo Silva, Hiroaki Abe, Serginho eta Shoma Doi.
Real Madril 1: Courtois, Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Marcelo, Marcos Llorente, Kroos, Modric, Lucas Vazquez (Isco, 68. min), Bale (Marco Asensio, 60. min; Casemiro, 74. min) eta Benzema.
Golak: 0-1, 44. min: Bale. 0-2, 53. min: Bale. 0-3, 55. min: Bale. 1-3, 78. min: Shoma Doi.
Epailea: Wilton Pereira Sampaio (Brasil). Txartel horiak: Yamamoto (Kashima) eta Carvajal (Real Madril).