Itxi

Iribarren ordezkoa

Javier Irureta izango da Euskal Selekzioaren hautatzailea

ETB

Tallinnen egingo du debuta Estoniaren kontrako partidan (maiatzaren 25ean), Etxarriren alboan. Kargua Lezamako eguneroko lanarekin uztartuko du.

Javier Irureta izango da Jose Angel Iribarren ordezkoa euskal selekzionatzailaren jezarlekuan. Besteak beste, Athletic eta Realean ere egin ditu entrenatzaile lanak Irungo teknikoak eta orain bere kirol ibilbideari urrezko amaiera ipiniko dio. Tallinnen egingo du debuta Estoniaren kontrako partidan (maiatzaren 25ean), Etxarriren alboan.

Aulkietara bueltatzeak liluratuta dauka Javier Irureta. Jarduera horren falta sentitzen zuen, 8 taldetan lehen mailako 600 partida zuzendu eta Deportivorekin liga bat eta Errege Kopa bat irabazi eta gero.

Irureta Euskal Selekzioko hautatzaile gisa arituko da Mikel Etxarrirekin batera, eta hori Lezamako eguneroko lanarekin uztartuko du. Bertan ''kume'' zuri-gorrien garapena gainbegiratzen du.

Bere ustez, Euskal Selekzioak badu nazioarteko esparruan lehiatzeko maila. Euskal selekzioaren ofizialtasunaren inguruan ez dauka ezer esateko oraingoz. Kirol arloan jarri nahi du arreta; Estoniaren aurkako neurketan hain zuzen ere.

Albisteak (3)

Bideoak (1)