Itxi

Urtarrilaren 18tik 21era

Santander Ligako 20. jardunaldiari dagozkion ordutegiak

eitb.eus

Leer en Castellano

Alavesek ostiralean jokatuko du, urtarrilaren 18an; Athleticek eta Realak igandean, urtarrilaren 20an; eta Eibarrek, astelehenarekin.

Tomas Pina, Alaveseko jokalaria. Argazkia: EFE

Ligak astelehen honetan eman ditu ezagutzera urtarrilaren 18an hasi eta urtarrilaren 21ean amaituko den 20. jardunaldiko ordutegiak.

Euskal taldeen artean jokatzeari ekingo dion lehena Alaves izango da, Getaferen aurka jokatu behar duen partidak irekiko baitu jardunaldia, urtarrilaren 18an, ostiralez.

Athleticen eta Realaren txanda igandean, urtarrilaren 20an, iritsiko da. Zuri-gorriak Vila-realen aurka arituko dira Zeramikaren futbol-zelaian (16:15). Ondoren, Realaren norgehiagoka helduko da. Txuri-urdinak ere etxetik kanpo jardungo dute, Rayoren etxean, hain zuzen ere (18:30).

Azkenik, Eibarrek jardunaldiko azken norgehiagoka jokatuko du. Armaginek Espanyolen bisita hartuko dute astelehenean, Ipuruan (21:00).

Albisteak (5)