Itxi

'La Gazzetta dello Sport'

Contador: 'Lehengo bera izatea ezinezkoa izango da'

Erredakzioa

"Hedabideek gauza mingarriak eta gogorrak esan zituzten nitaz", adierazi du txirrindulariak.

Alberto Contadorrek (Saxo Bank-Sungard) "lehengoa izatea" zail ikusten du, clembuterolaren inguruko kasuaren ondoren egoera latza pasa ostean. Iazko Frantziako Tourreko irabazlea errugabetzat hartu zuen Espainiako Federakuntzako Konpetizio Komiteak, baina Pintoko txirrindulariak jasandako hilabete gogorrak oraindik gertu daude.

"Une latzak pasa nituen, nitaz hitz egin duten askok ez dakite ez naizela robota. Hedabideek gauza gogorrak eta mingarriak bota zituzten nitaz. Lehengo bera izatea oso zaila izango da niretzat, asko sufritu dudalako", adierazi du Gazzetta dello Sport hedabidearentzat.

Bere ingurukoek inoiz ez dutela bere kontrako errespetu gabeko hitzik edo keinurik egin adierazi du Contadorrek. "Aita eta ama negarrez ikustea oso gogorra eta mingarria izan da".



Albisteak (3)