Mina ezker hankako bizepsean
Cristiano Ronaldo, 10 edo 15 egun bajan
Erredakzioa
Ezin izango ditu Ligako Racing eta Herculesen neurketak jokatu, baina prest egon daiteke Txapeldunen Ligako Lyonen aurkakoan parte hartzeko (martxoaren 16an).
Real Madrileko Cristiano Ronaldo hamar egun inguru egongo da bajan bere ezker hankako bizepsean duen lesionaren ondorioz. Malagari hirugarren gola sartzean min hartu zuen portugaldarrak.
Ezin izango ditu Ligako Racing eta Herculesen neurketak jokatu, baina prest egon daiteke Txapeldunen Ligako Lyonen aurkakoan parte hartzeko (martxoaren 16an).