Errege Kopa
Epaileak atzera bota du Levantek Bartzelonaren aurka jarritako salaketa
Agentziak | Erredakzioa
Levantek salaketa jarri du ostiral goizean, Bartzelonaren aurka joaneko partidan Chumi jokalaria zelairatu zelako. Chumi, Bartzelona Bko gaztea, zigortuta zegoen pilatutako txartelen ondorioz.
Bartzelonak Errege Kopako final-laurdenak jokatuko ditu, Carmen Perez Espainiako Futbol Federazioko epaileak Levantek kataluniarren aurka jarritako salaketa atzera bota ostean. Epailearen arabera, Levantekoek epez kanpo egin dute salaketa ofiziala.
Levantek ostiral goizean salatu du Bartzelonak Errege Kopako joaneko partidan Chumi jokalaria arauz kanpo zelairatu zuela. Chumi Bartzelona Bko jokalaria da eta jokatu gabe zigortuta zegoen txartelak pilatzeagatik.
Joaneko partida hartan, Levantek 2 eta 1 irabazi zion Bartzelonari, baina Valverderen taldeak kanporaketa irauli zuen ostegunean, Camp Noun 3 eta 0 irabazita.