Fitxaketa
Higuainek utzita jokatuko du Chelsean
Agentziak | Erredakzioa
Aurrelari argentinarrak Ingalaterrako taldean jokatuko du aurtengo denboraldi amaierara arte. Chelseak akordioa luzatzeko edo jokalaria fitxatzeko aukera izango du.
Juventusek ofizial egin du asteazken honetan Gonzalo Higuainek utzita jokatuko duela Chelsean denboraldi amaierara arte. Aurrelari argentinarrak utzita hasi zuen denboraldia Milanen.
Talde italiarrak egindako adierazpen ofizialaren arabera, Milan taldearekin zuen akordioa apurtu du Juventusek, eta 31 urteko jokalariak Chelsean jokatuko du denboraldi amaierara arte, 2019ko ekainaren 30era arte.
"Kontratuak aurreikusten du Chelseak lagapeko akordioa 2020ko ekainaren 30era arte luzatzeko eskubidea, 18 milioi euroren truke, eta jokalariaren fitxaketa, 36 milioi euroren truke", gaineratzen du Vecchia Signorak zabaldutako mezuak.
Higuainek Maurizio Sarri entrenatzailearekin jokatuko du berriro ere; izan ere, argentinarrak italiarrarekin egin zituen bere denboraldirik onenak Napolesen.
Gainera, Juventusek ofizial egin du Krzysztof Piatek Genovaren jokalari ohia fitxatu duela.