Maiatzaren 25ean eta 11n
Errege Kopako finala Villamarinen eta Erreginaren Kopakoa, Carmenesen
Erredakzioa
Errege Kopako finala maiatzaren 25ean jokatuko da Sevillako Benito Villamarinen, eta Erreginaren Kopako finala maiatzaren 11n jokatuko da Carmenes zelaian.
Astelehen honetan jakinarazi du, Espainiako Futbol Federazioak Errege Kopako finala maiatzaren 25ean jokatuko dela Benito Villamarin estadioan. Gainera, jakitera eman du Erreginaren Kopako finala maiatzaren 11n jokatuko dela Carmenes estadioan.
Ondorioz, Sevillak laugarrenez hartuko du Errege Kopako final bat. Bestalde, Granadak lehen aldiz hartuko du Erreginaren Kopako final handia.