LaLiga
Callejak berriz hartu du Vila-real zuzentzeko ardura, Garcia Plaza kargugabetu ostean
Erredakzioa
Luis Garcia Plaza kargugabetu du urpekari horiak astearte honetan, eta duela 50 egun kargutik kendu zuen Javi Callejari eman dio taldea zuzentzeko ardura.
Javi Calleja da Vila-real taldeko entrenatzaile berria, Castelloko klubak astearte honetan Luis Garcia Plaza teknikaria kargugabetu ostean. Hala jakinarazi du Vila-realeko presidentea den Fernando Roigek.
Urpekari horiak duela 50 egun kendu zuen Javi Calleja entrenatzaile kargutik, eta Luis Garcia Plaza fitxatu zuen taldea zuzentzeko. Garcia Plazak 50 egun eman ditu Vila-realen, taldea jaitsiera postuetan utzi du, eta klubeko zuzendaritzak kargugabetzea erabaki du, Valentziaren aurka derbia galdu (3-0) eta hiru egun geroago.
Callejak urtebete eta bi hilabetez zuzendu zuen Vila-real. 2017ko irailaren 27an hartu zuen taldea zuzentzeko ardura, Fran Escriba ordezkatuz. Ondoren, kargugabetu egin zuten 2018ko abenduaren 10ean, eta berriro fitxatu dute 2019ko urtarrilaren 29an.