Dopin salaketengatik
COPE kateak barkamena eskatu die Bartzelonari eta Valentziari
Erredakzioa
Irrati honetako kirol erredakzioak dio "inoiz ez dituela zalantzan jarri talde bi hauen kirol lorpneak".
COPE irrati kateak barkamena eskatu die FC Bartzelona eta Valentzia CF taldeei iragan egunean ''El partido de las doce'' irratsaioan bi klub hauen inguruan dopin zalantzak zeudela esan zutelako.
"Informazioaren eta tertuliaren kontestuan Bartzelona eta Valentzia taldeen izenak agertu ziren", baieztatu zuen COPEk ohar ofizialaren bidez. Irrati kate honek ez omen du "inoiz zalantzan jarri ez jarriko bi talde hauen kirol lorpenak ezta hauen zerbitzu medikuen lana; futbolarien zintzotasunean ere sinesten dugu", jakinarazi zuen COPEk.
Irrati kate honek honakoa ere gaineratzen du: "Kirol erredakzioak garrantziskotzat jo zuen Real Madrilek Espainiako Futbol Federazioari dopinaren aurkako kontrol sendoagoak egin nahi zion eskaera eta bere entzuleak lehenak izatea nahi izan zuen".
"COPE kateak barkamena eskatu nahi die Bartzelona eta Valentzia taldeei gai honegatik eta gure mikrofonoak irekita daude gairen bat argitu nahi badute", gaineratu du irrati kate honek.