Itxi

Ez dute barkamena onartu

Bartzelonak salaketa jarri dio Cope kateari dopin akusazioengatik

Erredakzioa

Talde katalanak irrati hau salatu du "ohorearen aurkako eskubidea eta kalte-ordainak" eskatuko dituelarik.

FC Bartzelonak&' || 'nbsp; salaketa jarri dio Cope irratiari klubaren ohorearen aurka egiteagatik eta dopin akusazioengatik.

Toni Freixa, Bartzelona taldeko zuzendaritzako bozeramaileak jakinarazi du talde katalanak salaketa jarri diola Coperi dopin akusazioengatik. Kalte-ordainak eskatuko ditu Barçak.

Copeko irrati kateko ''El partido de las doce'' saioan esan zen, Real Madrileko iturrien arabera, talde merengeak dopin kontrol zorrotzagoak eskatuko zizkiola Espainiako Futbol Federazioari Bartzelonak zalantzak sor ditzaketen medikuekin lan egiten omen zuelako. Irrati kate honek barkamena eskatu du, baina Bartzelonak salaketarekin aurrera jarraituko du.

Albisteak (2)