Hegazkin istripua
Aurkitutako gorpua Emiliano Sala futbol jokalariarena dela konfirmatu dute
Agentziak | Erredakzioa
Cardiff City taldeko fitxaketa eta David Ibbotson pilotua zihoazen hegazkin txikia urtarrilaren 21ean desagertu zen Mantxako Kanalean, Cardiffera bidean zeudela.
Ostegunean itsasora eroritako hegazkin txikiaren hondarren artean aurkitutako gorputza Emiliano Sala futbolari argentinarrarena dela konfirmatu du Dorseteko Poliziak.
"Portlandeko portura gaur ekarritako gorpua Emiliano Sala futbol jokalariarena dela baieztatu du forenseak", adierazi du Poliziak sare sozialetan.
Sala Cardiff City taldeko fitxaketa berria eta David Ibbotson pilotua zihoazen hegazkin txikia urtarrilaren 21ean desagertu zen, Mantxako Kanalean, Cardiffera bidean.
Igandean, bilaketa taldeek hegazkina Mantxako Kanalean aurkitu zuten, itsasoaren mailatik 67 metrora, Guernsey irlatik iparraldera, Ingalaterra eta Frantzia artean.
Ondoren, hegazkinaren fuselajearen irudiak hartu zituzten. Han gorpu bat zegoela ikusi "modurik duinenean" errekuperatu zuten.
Hilotza Portlandera eraman zuten, Ingalaterrara, eta hegazkin txikia ezin izan zuten errekuperatu, horretarako saioak egin arren.
Club Statement (07/02/19): https://t.co/ib8zJfWzvC
— Cardiff City FC (@CardiffCityFC) 7 de febrero de 2019
Forever in our thoughts ¿
Parce qu'Emiliano Sala fera à jamais partie des légendes qui ont écrit la grande histoire du FC Nantes, le numéro 9¿ qu'il a porté est retiré.#RIPSala pic.twitter.com/XFIVCVBFx7
— FC Nantes (@FCNantes) 8 de febrero de 2019