27. jardunaldiKO ORDUTEGIAK
Alavesen eta Eibarren arteko derbia, martxoaren 9an
EITB.EUS
Athleticek irekiko du jardunaldia Espanyolen aurka, ostiralean; Realak berriz, Sanchez Pizjuanen jokatuko du, igandez.
Ligak 27. jardunaldiko ordutegiak eman ditu ezagutzera ostiral honetan. Euskal taldeei dagokienez, martxoaren 9an Alavesek eta Eibarrek euskal derbia jokatuko dute Mendizorrotzan (13:00).
Egun bat lehenago, martxoaren 8an, ostirala, San Mamesek Athleticen eta Espanyolen arteko lehia hartuko du, 21:00etatik aurrera.
Azkenik, igandean, martxoaren 10ean, Realaren txanda izango da. Txuri-urdinek Sevillara bidaiatuko dute Sanchez Pizjuanen jokatzeko, 18:30ean hasiko den norgehiagokan.
HORARIOS | Consulta los horarios de los partidos correspondientes a la jornada 27 de #LaLigaSantander.
— LaLiga (@LaLiga) 15 de febrero de 2019