Zozketa, Txapeldunen Liga
Bartzelonak Manchester Unitedekin neurtuko ditu indarrak final-laurdenetan
Agentziak | Erredakzioa
Gainontzeko kanporaketak honako hauek dira: Ajax (HOL) - Juventus (ITA), Liverpool (ING) - Porto (POR) eta Tottenham (ING) - Manchester City (ING).
Bartzelonak Manchester United izango du aurkari Txapeldunen Ligako final-laurdenetako zozketak emandako emaitzen arabera. Zozketa Nyonen, Suitzan, egin dute.
Joaneko partida Old Trafford zelaian jokatuko dute eta itzulikoa Camp Noun, hasiera batean zozketak alderantzizkoa erabaki duen arren. Hala ere, Manchester Cityren neurketarekin bat ez egiteko, Premierrean beherago sailkatuta dagoen taldeak, hau da, Unitedek, bere kanporaketako partiden ordena aldatu behar du.
Final-laurdenetako kanporaketak (apirilak 9/10 abril eta 16/17):
1. Ajax (HOL) - Juventus (ITA)
2. Liverpool (ING) - Porto (POR)
3. Tottenham (ING) - Manchester City (ING)
4. Manchester United (ING) - Bartzelona
Finalerdietako kanporaketak (apirilak 30/maiatzak1 eta maiatzak 7/8):
1. Irabazlea 3 - Irabazlea 1
2. Irabazlea 4 - Irabazlea 2
Finala (Madrileko Wanda Metropolitano zelaian, ekainaren 1ean)
1 finalerdiko irabezlea – 2 finalerdiko irabazlea