Europa Ligako zozketa
Vila-real eta Valentzia, aurrez aurre, final-laurdenetan
Agentziak | Erredakzioa
Beste hiru kanporaketak hauek dira: Arsenal-Napoli, Benfica-Frankfurt eta Slavia Praga-Chelsea.
Vila-realek eta Valentziak indarrak neurtuko dituzte Europa Ligako final-laurdenetan. Kanporaketak apirilaren 11n eta 18an jokatuko dira, UEFAk Nyoneko egoitzan egindako zozketaren arabera.
LaLigako bi taldeen kanporaketa irabazten duenak, Arsenal eta Napoliren artekoaren irabazlearen aurka jokatuko du finalerdietan.
Final-laurdenetako beste bi kanporaketak Benfica-Frankfurt eta Slavia Praga-Chelsea dira.
Finalerdiak maiatzaren 2an eta 9an jokatuko dira, eta final handia maiatzaren 29an, Bakun.